- EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 11koa, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (243/2012-R prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 11koa, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (243/2012-R prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 524
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/11
- Argitaratze-data: 2013/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (243/2012-R prozedura laburtua) Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat esku-hartzeko gaikuntza ikastaroan sartzeko (2011ko urriaren 10eko EHAA, 193. zk.) hautaketa prozesuaren epaimahai kalifikatzailearen 2012ko otsailaren 28ko erabakiaren kontra aurkeztu da. Eta, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2013ko urtarrilaren 11.
(Azaroaren 30eko 30/1992 Legearen 17. artikuluari dagokionez, ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 27. artikuluan aurreikusitako ordezkapenaren arabera).
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSÉ LUIS RAMOS GARCÍA.


