- EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 14koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, Bitartekarien Erregistroan izen-ematea eskatzeko eredu normalizatua ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 14koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, Bitartekarien Erregistroan izen-ematea eskatzeko eredu normalizatua ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 697
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/14
- Argitaratze-data: 2013/02/06
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Familia-bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legearen bitartez Bitartekarien Erregistroa sortu zen, familia-bitartekaritzako lanak egiten dituzten pertsonek legeak eskatutako baldintzak betetzen dituztela bermatzeko eta inskribatuta dauden bitartekariak ezagutzeko herritarrentzako tresna gisa.
Familia-bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legeak 9. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, familia-bitartekaritzan Lege honetan aurreikusitakoaren arabera aritzeko, Bitartekarien Erregistroan inskribatuta egon beharko da.
Bestalde, Bitartekarien Erregistroari buruz eta erregistro horretan inskribatzeko egiaztatu beharreko familia-bitartekaritzako prestakuntza zehazten duen azaroaren 21eko Dekretuko 10.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, erregistroan inskribatzeko prozedura interesdunak eskatuta hasiko da. Horretarako, eskabide-eredu normalizatua aurkeztu beharko da, familia-bitartekaritzan eskumenak dituen Zuzendaritzak onartutakoa eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratukoa, hain zuzen.
Halaber, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 42/2011ko Dekretuko 12.l) artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona Bitartekarien Erregistroaren kudeaketa Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzari dagozkio.
Horren arabera, honako hau
Bitartekarien Erregistroan izen-ematea eskatzeko eskaera-eredu normalizatua, ebazpen honen eranskinean jasotzen dena, onartzea.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bitartekarien Erregistroan izen-emateko eskaera-eredu normalizatua euskadi.net-eko egoitza elektroniko honetan aurkitu ahal izango da: www.gizartelan.ejgv.euskadi.net
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunenetik sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 14a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.
(Ikus .PDF)


