Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 15ekoa, Trafikoko zuzendariarena, Gidarien Eskola Partikularretarako Zuzendariaren Gaitasun Agiria lortzeko hautaketa-probarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 15ekoa, Trafikoko zuzendariarena, Gidarien Eskola Partikularretarako Zuzendariaren Gaitasun Agiria lortzeko hautaketa-probarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 603
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/15
  • Argitaratze-data: 2013/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Lana eta enplegua

Testu legala

Urriaren 17ko 1295/2003 Errege Dekretuz onartutako Gidarien Eskola Partikularrei buruzko Araudiak 48. artikuluan duen aginpide-banaketaren arabera, hautaketa-probarako deialdia egiten da, Gidarien Eskola Partikularretako Zuzendariaren Gaitasun Agiria lortu nahi dutenentzat. Honako hauek dira oinarriak:

Lehenengoa. Hautaketa-probaren araubidea eta Gidarien Eskola Partikularretarako Zuzendariaren Gaitasun Agiria ematea.

Ebazpen honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztelako, hautaketa-probarako onartutako pertsonak gai badira, Gidarien Eskola Partikularretarako Zuzendariaren Gaitasun Agiria eskatu ahal izango dute.

Bigarrena. Parte hartzeko bete beharreko baldintzak.

  1. Hautaketa prozeduran parte hartu nahi duen pertsonak, onartua izateko, ondoren zehazten diren baldintza guzti-guztiak bete beharko ditu:

    Aurretik eskabide-orria betetzea.

    Bide Prestakuntzarako Irakaslearen Gaitasun Agiria edo Gidarien Eskola Partikularretarako Irakaslearena izatea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen. EEko beste estatuetan edo Europako Espazio Ekonomikoari buruzko Hitzarmena sinatu duten beste estatuetan irakasle bezala aritu direnak, 1396/1995 Errege Dekretuak, abuztuaren 4koak, xedatutakoarekin bat, dokumentuz egiaztatu beharko dute.

    Irailaren 11ko 1/2007 Dekretu Legegileak (abenduaren 22ko 5/2011 Legeak aldatuta), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren prezio publiko eta tasei buruzko legearen testu bateratua onartzen duenak xedatutakoaren arabera, gidarien eskola-partikularren zuzendaria izateko Gaitasun Agiria lortzeko probetarako inskripzio-eskubideak eta gastuen tasak ordaindua izatea, hirugarren oinarriko 3. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko idatzi-zatian eskatzen diren baldintzak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean bete beharko dituzte.

  3. Hautaketa prozeduran parte hartzeko eta onartua izateko, nahikoa izango da izangaiek bere eskabide-orrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea. Baldintza horiek, betiere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dira.

  4. Halere, hautaketa-proba dela-eta edo ziurtagiria igorri arte ondorengo izapideetan, hautagairen batek baldintza bat edo batzuk ez dituela betetzen ezagutzen bada, edo egiaztatutako ziurtapenetik eskaeran Gidarien Eskola Partikularretarako Gaitasun Agiria lortzea ezinezkotzat jotzen duten akatsak edo faltsutasunak badaude, ustezko horietan, pertsona interesatuari entzun ondoren, Epaimahaiko buruak hautaketa-proban hautagaia baztertzea proposatuko du.

    Izangaiek eskabidean emandako informazio guztia eta hautaketa prozedura honetako datuak, Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduan (2003ko irailaren 2ko EHAA, 170. zk.) aurreikusitako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horren organo erantzulea Trafiko Zuzendaritza izango da. Fitxategi horren erabilera eta jarduera datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategi eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen aurreikuspenetara egokituko da.

    Interesatuek prozesuan sartzeko, zuzenketak egiteko, datuak baliogabetzeko eta oposizioa egiteko eskubideak izango dituzte. Horretarako, honako helbide honetara idatziz zuzenduko dira:

    Trafiko Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

    Hautatu gabe geratzen diren pertsonei buruzko datuak ezabatu egingo dira, hautaketa prozedura amaitu eta gero.

    Hirugarrena. Eskabideak.

  1. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

    1. Epea.

    Deialdian parte hartzeko eskabideak egutegiko 30 eguneko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

    2. Aurkezteko modua.

    Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea interneten bitartez egin dezakete dagokion eredua betez. Eredua honako helbide elektroniko honetan egongo da: www.euskadi.net/trafico

    Eskabidea interneten bidez egiteko Eusko Jaurlaritzako KZgune zentro publikoetara jo daiteke. KZgune zentroen zerrenda eta kokapena honako helbide elektroniko honetan ikus daiteke: www.kzgunea.net

  2. Eskabidearen edukiak eta ondorioak.

    Onartua izateko eta, hala dagokionean, hautaketa-proban parte hartu ahal izateko, izangaiek eskabideko atal guztiak bete beharko dituzte, baita tasa ordaindu ere. Halaber, baldintzak betetzen direla aipatzen duen zinpeko aitorpena-promesa egin beharko dute.

    Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu ez bada tasa, prozeduratik kanpo geratuko da izangaia, oinarri hauetako 2.1 idatzi-zatian ezarritako baldintza ez baitu bete. Aurrekoa hala bada ere, ordaindutako tasan hutsen bat egonez gero, izangaiek eskaturik, huts hori zuzentzeko hamar egun balioduneko epea izango dute.

  3. Eskabideak aurkezteagatiko tasak ordaintzea.

    Deialdi honek 1.1 oinarrian aurrez ikusitako baldintza betetzeko, tasa eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da, honako erakundeen edozein sukurtsaletan: Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa-, Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa), Caja Laboral-Euskadiko Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa, Santander, Bankia eta Iparkutxa.

    Off-line ordainketa: adierazitako finantza-erakunde laguntzaileetako baten bulego batera joan eta sistemak sortutako ordainketa-agiria aurkeztu behar da. Ordainketa-agiriak barra-kodea daukanez gero, irakurgailu optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo eskuzko datu-eskuratzearen bidez egin daiteke.

    On-line ordainketa: ordainketa banka elektronikoko sistemaren bidez egin daiteke, banku-sukurtsal batera joan gabe. Horretarako beharrezkoa izango da adierazitako erakunderen bateko banka elektronikoko bezero izatea. Aukera hori eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

    Hauxe da tasaren zenbatekoa: 42,45 euro.

    Tasa ordaintzeko ez bada, edo ordaindutako zenbatekoa okerra bada, oinarri hauetako 3.2 idatzi-zatian zehazten diren ondorioak sortuko dira. Tasa ordaintzea eta ordainagiria aurkeztea ez da nahikoa izango prozesuan parte hartzeko; izan ere, eskabidea oso-osorik eta behar den epearen barruan (3.1 oinarria) aurkeztu behar da.

    Eskatutako tasa soilik itzuli ahalko da zerga egitatea egiten ez bada subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik; horrenbestez, hautapen prozesuko bazterketa kasuetan ez da tasa inola ere itzuliko pertsona interesdunari egotzi ahal zaizkion arrazoiak direla medio. Deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik edo eskakizunak ez betetzeagatik baztertuz gero, tasa ez da itzuliko.

    Laugarrena. Probarako hautagaiak onartzea.

    Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Epaimahaiaren buruak pertsona onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuz ebazpena egingo du. Behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak Ebazpenean aipatutako epearen barruan aurkeztu beharko dira.

    Epaimahaiak aurkeztutako alegazioak aztertu ostean, Epaimahaiko buruaren ebazpenez hautagai onartuen behin betiko zerrenda argitaratuko da eta horrekin batera proba egiteko tokia, data eta ordua aipatuko dira.

    Edozein momentutan pertsona batek ebazpen honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituela hautematen bada, 10 eguneko epean akatsa konpontzea edo derrigorrezko dokumentuak eranstea eskatuko zaio.

    Aurreko paragrafoan finkatzen den epearen barruan eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bada, edo aztertu ostean eta aurrekariak kontuan hartuta, hautagaiak Ebazpen honetan eskatutako baldintzaren bat betetzen ez badu, bere kasuan aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, dagokion ebazpena egingo da eta deialditik bazter dakioke, onarpen-eskabidea faltsutzeagatik izan dezakeen erantzukizuna alde batera utzi gabe.

    Eskabidean edo proban ohartaraz daitezkeen izatezko akatsak, akats materialak edo aritmetikoak edozein unetan konpon daitezke, ofizioz edo pertsona interesatuak eskatuta.

    Bosgarrena. Probaren garapena.

    Proba Gasteizen deialdi bakarrean onartutako pertsona guztientzat egingo da.

    Programan azaldutako gaiei buruz test motako azterketa teoriko bakarra izango da. Planteatutako gaiek galdera bat eta aukerako bi edo hiru erantzun izango dituzte. Horietatik bakarrik bat izango da zuzena. Hautagaiak erantzun zuzena erantzunen orrian esaten zaion moduan jarri beharko du. Probaren iraupena formulatutako galdera-kopuruaren araberakoa izango da, baina galderako minutu bat izango da.

    Hautagaiak proban ordena asaldatzen badu edo iruzur egin badu ala horretan saiatzen bada, eten daiteke eta ez-gaitzat jo dakioke. Moduak edo prozedurak berdin dio.

    Partaideek proban NAN, Egoitza Txartelarekin edo indarreko Identitatearekin edo, horiek izan ezean, Pasaportearekin azaldu beharko dute. Epaimahaiak probaren garapenean dokumentu horiek aurkeztea eska dezake eta aurkezten ez duenari ez zaio onartuko, baita prozesutik baztertu ere.

    Seigarrena. Programa.

    Proba honako programaren arabera egingo da:

  1. Gidarien eskola partikularrak arautzen dituen araudia.

  2. Gidarien eta ibilgailuen administrazio-izapideak.

  3. Enpresak antolatu eta kudeatzeko orduan ezagutza orokorra eta gidarien eskola partikularrei aplikatzea.

  4. Erakundeen psikologia.

    Programa zehatza eta proba egiteko gaien zerrenda Epaimahai Kalifikatzailearen informazio-oharraren bitartez azalduko da. Onartuen behin-behineko zerrenda ezagutzera emango duen ebazpena argitaratu baino lehen edo, gehienez, argitaratzen den egun berean egingo da.

    Zazpigarrena. Kalifikazio-sistema.

    Proba gai edo ez-gai kalifikatuko da.

    Pertsona bat gai izateko, proba guztia osatzen duten 40 galderetatik 33 ondo erantzun beharko ditu.

    Proba gainditzea Gidarien Eskola Partikularretarako Zuzendariaren Gaitasun Agiria lortu eta luzatzeko oinarria izango da, 1295/2003 Errege Dekretuak, Gidarien Eskola Partikularrei buruzko Araudia onartzen duenak, 47. artikuluan xedatutakoarekin bat.

    Zortzigarrena. Proban lortutako kalifikazioekin zerrenda.

    Proba kalifikatu ostean, gai diren pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Zerrenda behin betiko bihurtuko da, aurkeztuz gero, alegazioak aztertzen direnean.

    Bederatzigarrena. Informazioa.

    Deialdi honetan agertzen direnekiko bestelako informazio osagarriak eta beharrezkoak pertsona onartuen eta baztertuen eta hautagai gaituen zerrendekin batera egindako argitalpenetan aditzera emango dira. Aipatu informazioak www.euskadi.net/trafico interneteko helbidean argitaratuko dira.

    Hamargarrena. Errekurtsoak.

    Gidarien Eskola Partikularrei buruzko Araudiak, urriaren 17ko 1295/2003 EDren bidez onartutakoak, 48. artikuluan xedatutakoarekin bat, probaren kalifikazioari eta garatzeko interesgarriak diren gaiei buruzko erabakien kontra pertsona interesatuek Trafikoko zuzendariaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak 114. artikuluan eta hurrengoan aurrez ikusitakoaren arabera.

    Era berean, pertsona interesatuek beren interesak defendatzeko komenigarritzat jotzen duten beste edozein errekurtso jar dezake.

    Hamaikagarrena. Epaimahai Kalifikatzailea.

  1. Epaimahai Kalifikatzaileak 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, organo kolegiatuetarako xedatutakoarekin bat jardungo du. Hala, Ebazpen hau interpretatzeko orduan, plantea daitezkeen zalantzak eta gaiak ebazteko behar duen adina aldiz bilduko da.

    Epaimahaiari probak garatu eta kalifikatzea dagokio, baita oinarri hauek aplikatzean sor daitezkeen zalantzak ebaztea ere. Halaber, honetan aurrez ikusiak ez dauden kasuetan egin beharrekoari buruz ebatzi beharko du. Epaimahaiaren saio bakoitzeko dagokion akta egingo da.

    Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako Epaimahaiaren egoitza honakoa izango da:

    Gidarien Eskola Partikularretarako Zuzendariaren Gaitasun Agiria lortzeko Epaimahaia

    Trafiko Zuzendaritza

    Donostia kalea 1

    01010 Gasteiz.

    Epaimahai Kalifikatzaileak honako kide hauek izango ditu:

    Burua: M.ª Victoria Dueñas Beltrán de Heredia andrea

    Ordezkoa: Ander Hormaetxe Azumendi jauna.

    Epaimahaikideak:

    1. ª Jesús Iturralde Arriaga andrea.

      Martín Gil Osoro jauna.

      Ignacio Presa Juarros jauna.

      Ordezkoak:

      Iñaki Eguiara Garay jauna.

    1. ª Victoria Fernández García andrea.

      Arantza Agirre Vicente andrea.

      Idazkaria: M.ª Esther Montes Pereda andrea.

      Ordezkoa: Idoia Berasain Teruelo andrea.

      Era berean, Epaimahai Kalifikatzailearen kide izango dira, Trafiko Zuzendaritza Nagusiari ordezkatuz, honakoak:

      Titularra: Justiniano Redondo Bermejo jauna., Arabako trafikoko probintzia-burua.

      Ordezkoa: Adolfo Peñaranda Molinos jauna., Bizkaiko trafikoko probintzia-burua.

  2. Hautaketa-probako Epaimahai Kalifikatzailean parte hartzeagatiko bertaratzea zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera ordainduko da.

    Hamabigarrena. Gaitasun Agiria ematea.

    Proban gai suertatzen diren pertsonek Gidarien Eskola Partikularretarako Zuzendariaren Gaitasun Agiria lortzeko dagokion tasa ordaindu beharko dute.

    Hamahirugarrena. Azken xedapena.

    Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkerari jarraikiz, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.2 artikuluan xedatutakoa betez.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 15a.

    Trafikoko zuzendaria,

    GARBIÑE SÁEZ MOLINUEVO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik