- EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 16koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketan hautatuak izan direnen behin betiko zerrenda aditzera ematen duena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez egin zen oposizio-lehiaketa horretarako deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 16koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketan hautatuak izan direnen behin betiko zerrenda aditzera ematen duena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez egin zen oposizio-lehiaketa horretarako deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 409
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/16
- Argitaratze-data: 2013/01/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautaketa-probetarako deialdia egin zen.
Langileriaren Kudeaketako 2013ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez, oposizio-lehiaketa hori gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu zen, eta hiru egun balioduneko erreklamazio-epea ezarri zen, hutsak zuzentzeko.
Deialdian ezarritako jarduerak burutu dira, eta hautaketa-organoak lehiaketa-oposizio horretan hautatuak izan direnen behin betiko zerrenda egin du, zeina argitaratu egin behar baita.
Horregatik, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketan hautatuak izan direnen behin betiko zerrenda argitaratzea, I. eranskinean (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez egin zen oposizio-lehiaketa horretarako deialdia).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egutegiko hogei egun izango dituzte izangai hautatuek, 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak aurkezteko, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.
Ezarritako epe horren barruan, adierazitako agiri horiek aurkezten ez badira (betiere, ezinbesteko arrazoiren bat ez badago) edo agiri horiek aztertu ostean ikusten bada adierazitako agindu horren bigarren oinarrian ezarritako baldintzaren bat ez dela betetzen, karrerako funtzionario izendatzeko dituzten eskubide galduko dituzte. Gainera, hasierako eskabidea faltsutzegatik izan dezaketen erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie.
Hirugarrena. Lehen paragrafoan adierazten diren zerrendak ikusgai jartzea, bai Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan, bai Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren interneteko helbide honetan:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
Laugarrena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatutako izangaiak, ikuskatzailean kidegora sartzeko behar diren baldintzak betez gero. Izangai horiek esleitzen zaizkien destinoetan egin behar dituzte praktikak, eta destino horietara agertzen ez badira, hautaketa-prozesuari uko egiten diotela ulertuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa ezar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 16a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.
(Ikus .PDF)


