- 46/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiarena, Beatriz del Valle Iñiguez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu46/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiarena, Beatriz del Valle Iñiguez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 25
- Hurrenkera-zk.: 670
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/16
- Argitaratze-data: 2013/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 3896/2009 Ebazpenaren bidez, Beatriz del Valle Iñiguez andrea izendatu zen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua betetzeko.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau,
Lehenengoa. Beatriz del Valle Iñiguez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako zerbitzuengatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2013ko urtarrilaren 17tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON ETXEBERRIA CRUZ.


