- EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Lurralde Antolamenduko zuzendariarena, Eturan (Barrundia, Araba), Zadorra ibaian ur-emaria neurtzeko estazioaren proiektu berritua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eguna adierazten duena. Proiektu horrek, neurtzeko estazioko transformazio-zentrorako 13,2 kV-ko aireko linea elektriko bat hartzen du. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Lurralde Antolamenduko zuzendariarena, Eturan (Barrundia, Araba), Zadorra ibaian ur-emaria neurtzeko estazioaren proiektu berritua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eguna adierazten duena. Proiektu horrek, neurtzeko estazioko transformazio-zentrorako 13,2 kV-ko aireko linea elektriko bat hartzen du.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 917
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/28
- Argitaratze-data: 2013/02/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Lurralde Antolamenduko zuzendariaren 2012ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion arestian aipatutako proiektuaren nahitaezko desjabetze-espedienteari eta erabilgarritasun publikoaren adierazpenari; proiektu horren barruan hartzen da estazio horri zerbitzu emango dion aireko linea elektrikoa eraikitzea ere. Era berean, Energia eta Meategien zuzendariaren 2012ko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez, neurtzeko estazioko transformazio-zentrorako 13,2 kV-ko elikadura-linearen exekuzio-proiektua onartu zen, eta instalazioa baimendu. Azkenik, Jaurlaritzaren Kontseiluaren abenduaren 11ko 275/2012 Dekretuaren bidez, urgentziako deklaratu zen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Eturako ur-emaria neurtzeko estaziorako elektrizitate-linea eraikitzeko beharrezko ondasun eta eskubideak okupatzea.
Desjabetze-tramiteak formalki hasi baino lehen, proiektu horrek eragiten dien ondasun eta eskubideen titular diren guztiekin harremanak izan dira, eta haietako gehienek baimena eman dute beren finkak okupatzeko eta proiektua aurrera eramateko; era horretan, bestalde, okupazio-aktaren izaera eman diote baimena emateko dokumentuari.
Hori guztia dela eta, proiektu horrek eragiten dien finka guztien okupazioa lortzeko xedez, eta Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikulua betetzeko, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie aipatutako egunean eta orduan Barrundiako udaletxean azal daitezen, eragindako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko, eta, hala badagokio, lurrak formalki okupatzeko.
Eragindunak berek zein beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariak bertaratu beharko dira ekitaldi horretan, eta beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, Jabetzaren Erregistroaren ziurtagiriak, etab.). Bidezko baderitzote, eta beren kontura, peritua, letratua edo notarioa ere eraman ahal izango dute.
Akta-egite ekitaldia 2013ko otsailaren 28an egingo da, Barrundiako udaletxean, goizeko 11:00etatik aurrera, eta titular bakoitzari zitazio-zedula baten bidez jakinaraziko zaizkio tokia, eguna eta ordua; era berean, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezartzen diren gainerako argitaratzeak ere egingo dira.
Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek, ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko adierazitako egunera arte, bidezko deritzoten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak konpontzekotan soilik.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 28a.
Lurralde Antolamenduko zuzendaria,
MARÍA ELENA LETE GARCÍA.
ETURAKO UR-EMARIA NEURTZEKO ESTAZIORAKO LINEA ELEKTRIKOA ERAIKITZEKO LANAK
ERAGINDAKO JABEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)


