- EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 29koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, baimendu egiten da, honako instalazio hau: «Salinillas» Haroko TEA izeneko aireko linea 13.2 kV-koaren aldaera, Bastida-Buradongo Gatzaga udalerrian (Araba), 181. eta 186. euskarrien artekoa (Gasolindegia TZrako tartea); halaber, exekuzio-proiektua onartu, eta instalazio hori herri-onurakoa dela deklaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 29koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, baimendu egiten da, honako instalazio hau: «Salinillas» Haroko TEA izeneko aireko linea 13.2 kV-koaren aldaera, Bastida-Buradongo Gatzaga udalerrian (Araba), 181. eta 186. euskarrien artekoa (Gasolindegia TZrako tartea); halaber, exekuzio-proiektua onartu, eta instalazio hori herri-onurakoa dela deklaratzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1280
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/29
- Argitaratze-data: 2013/03/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Erref.: 17971-PML-mmb
Esp.: 01-AT-H-2012-00012
Espedientea ebazterakoan, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:
Bat. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k (aurrerantzean Iberdrola), ete bere izenean eta ordez UTE CMC MANTEIBLE-k, 2012ko abuztuaren 16an, honako hauek eskatu zituen: ondoren zehaztu proiektuari dagokionez, administrazio-baimena, herri-onurakoa dela deklaratzea, eta exekuzio-proiektua onartzea; «Salinillas» Haroko TEA izeneko aireko linea 13.2 kV-koaren aldaera, Bastida-Buradongo Gatzaga udalerrian (Araba), 181. eta 186. euskarrien artekoa (Gasolindegia TZrako tartea).
BI. Jendaurrean erakusgai jarri dira, hogei egunez, honako hauek: delako proiektua, eta bai aipatu enpresaren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautzen dituena: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren azaroaren 27ko 54/1997 Legeren 53. artikulua (1997ko azaroaren 28ko BOE); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954ko abenduaren 17ko BOE), eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua (1957ko ekainaren 20ko BOE).
Hiru. Guzti horren ondorioetarako, jendaurreko erakustaldiaren izapidearen barruan, iragarkia argitaratu zen: urriaren 9tik azaroaren 10era bitartean (biak barne), Bastidako udaletxearen iragarki-oholean; Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2012ko azaroaren 5ekoan; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2012ko urriaren 18koan; eta «El Correo» egunkarian, 2012ko urriaren 16koan.
Laugarrena. Jendaurreko erakustaldiaren izapidea egiren ari zelarik, sail honek Bastidako udalari separata bat bidali zion, eta udal horrek alegazioak aurkeztu zituen 2012ko azaroaren 9an, Iberdrolak haiekiko adostasuna adeirazi zuen 2013ko urtarrilaren 3ko idazki batez; Compañía Logística de Hidrocarburos, CLH, SAk ere alegazioak aurkeztu zituen 2012ko urriaren 2an, eta horiekiko ere adostasuna agertu zuen Iberdrolak, 2012ko azaroaren 13an jasotako idazki batez; eta Telefónica España, S.A.ri ere agertu zion adostasuna, 2012ko irailaren 10ean, nahiz eta alegazioak epez kanpo aurkeztu.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
Bi. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 21. eta 28. artikuluetan ezartzen denez, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak eraiki, ustiatu, nabarmen aldatu, eskualdatu eta ixteko, beharrezkoa izango da aldez aurretik administrazio-baimena izatea.
Hiru. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak EAEn konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.
Lau. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52. artikuluan ezartzen da herri-onurako direla energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazio elektrikoak, horiek ezartzeko beharrezko diren ondasunen eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen eta bide-zortasunaren ezarpen eta erabileraren ondorioetarako. Halaber, lege horren beraren 54. artikuluan ezartzen denez, herri-onurako deklarazioak, nolanahi ere, ondasunak okupatzeko edo eraginpean hartutako eskubideak eskuratzeko beharra dakar, eta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako, okupazioa premiazkoa izango da.
Bost. Administrazio-prozedurako arau erregulatzaileetan eta aipatu legeetan aurreikusitako prozedura-izapide eta -baldintzak hartu dira kontuan, eta bete ere egin dira espedienteari izapideak egiterakoan.
Sei. Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.
Aurreko legezko arauak eta ezarri beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau
Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri baimena ematea ondoren zehaztutako proiektuari dagozkion instalazioetarako; proiektua: «Salinillas» Haroko TEA izeneko aireko linea 13.2 kV-koaren aldaera, Bastida-Buradongo Gatzaga udalerrian (Araba), 181. eta 186. euskarrien artekoa (Gasolindegia TZrako tartea); halaber, exekuzio-proiektua onartzea, zeinaren ezaugarri nagusiak honako hauek baitira:
Kokalekua: Bastida-Buradongo Gatzaga udalerria.
Aurrekontua: 19.172,59 euro.
Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.
Ezaugarriak.
Aireko linea elektrikoa.
Zerbitzuko tentsioa: 13.200 V.
Zirkuitu-kopurua: 1.
Eroale-kopurua: 3.
Eroaleak: LA 56.
Luzera: 621 m.
Jatorria: lehendik dagoen 181. zk.ko euskarria (erref. 15705).
Amaiera: lehendik dagoen 186. zk.ko euskarria.
Euskarria: hormigoia eta sareta.
181. zenbakiko eta 186. zenbakiko euskarrien arteko 12 euskarri eta airetiko linearen 592 metro desegitea.
Baimendu den instalazioa herri-onurako deklaratzea. Aipatutako azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deklarazio horrek eraginpean hartutako ondasunak okupatzea eta eskubideak eskuratzea dakar eta, horrenbestez, horiek premiaz okupatuko dira, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak Premiazko Okupazioa deklaratzeko ezartzen dituen ondorioak zehaztuko dira, betiere lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.
Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz ematen da ebazpen hau.
Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldakuntzekin bat.
Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.
Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.
Ebazpen honek ez dakar berekin udal, probintzia edo beste edonon lortu beharreko bestelako baimenak lortu behar ez direnik; izan ere, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen guzti horiek. Era berean, baimena, hirugarrenen eskubideei kalterik egin gabe ematen da halakorik balego, eta jabetza-eskubidea errespetatuta.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energiako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 29a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


