Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena. Honen bidez, baimena ematen da produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak oinarrizko mailako 248 eta 249 zenbakiko kurtsoetako ikasleei emateko, bai eta txartelak berritzeko 250 zenbakiko kurtsokoei ere. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena. Honen bidez, baimena ematen da produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak oinarrizko mailako 248 eta 249 zenbakiko kurtsoetako ikasleei emateko, bai eta txartelak berritzeko 250 zenbakiko kurtsokoei ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1163
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/30
  • Argitaratze-data: 2013/03/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Derioko Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 248 eta 249 zenbakiko kurtsoak eman dizkie Bizkaiko nekazari, abeltzain eta lorazainei, betiere irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Bigarrena. Arkautiko Nekazaritza Eskolak txartelak berritzeko 250 zenbakiko kurtsoa eman du, oinarrizko mailakoa.

Hirugarrena. Landareen Osasuna Koordinatzeko Batzorde Teknikoak baiezkoa eman dio txartelak emateari.

Honako hauek ikusi dira,

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa. 1311/2012 Errege Dekretuaren:

1. a) artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa.

  1. artikulua, txartelak eman, berritu edo kentzeari buruzkoa.

    Bigarrena. Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bigarren xedapen iragankorra, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren eta sailen egitura organikoari eta funtzioei buruzko arau organikoak indarrean iraunarazten dituena.

    Hirugarrena. Urtarrilaren 15eko 83/2013 Dekretua, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria izendatzeko dena.

Lehenengoa. Nekazaritzako produktu fitosanitarioak aplikatuko dituztenentzako txartelak emateko agintzea.

  1. 248 zenbakidun kurtsoko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako I. eranskinean zehaztutako pertsonei.

  2. 249 zenbakidun kurtsoko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako pertsonei.

  3. 250 zenbakidun kurtsoko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako III. eranskinean zehaztutako pertsonei.

    Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 30a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik