Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2012rako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2012rako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendaren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 991
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/31
  • Argitaratze-data: 2013/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2007ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn ekainaren 26ko 107/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimena ezartzen duena, abenduaren 16ko 214/2008 Dekretuaren bidez aldatzen dena.

  2. 2012ko abuztuaren 8an argitaratu zen EHAAn Kulturako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2012rako deialdia egiten duena, 107/2007 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan.

  3. Aipaturiko Aginduaren 7.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatutako mailegua emateari edo ukatzeari buruzko ebazpena enpresa interesdun bakoitzari bakarka jakinarazi beharko zaio, bai eta erakunde laguntzaileari ere, emandako maileguen enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrenda (ukatzeko arrazoiarekin) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari utzi gabe.

    Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren babesean emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eta artxibaturiko eskaeren zerrenda argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 31.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.