Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 1009
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/02/01
  • Argitaratze-data: 2013/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Alde batetik, Maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuak (ekainaren 5eko EHAA, 109 zk.), besteak beste, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko (martxoaren 6ko EHAA, 45. zk.) 15. artikulua aldatu zuen eta honek ezartzen du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, aldizka, Ertzaintzako karrerako funtzionarioek eta praktiketako funtzionarioek hizkuntza-eskakizunak egiaztatu ahal izateko probak egiteko deia zabaldu behar duela.

Eta bestetik, 30/1998 Dekretuko eranskina bertan behera utzi zen eta Ertzaintzaren 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunen oinarrizko edukia zehaztu zen euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua betetzeko helburuarekin.

Horregatik eta aipatutako araudia aplikatuz, honako hau

Administrazio bidea agortzen duen Ebazpen honen kontra, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo zuzenean aurkatu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu ebazpen adierazia eman arte, edo, jarritako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatu arte. Interesdunek administrazioarekiko auzien jurisdikzioa aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du eskumena duen Administrazio Auzien Epaitegiari zuzenduta, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, betiere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz. Era berean, deialdi honetan, Epaimahai Kalifikatzaileen jardueratik eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dituzte interesdunek, administrazio prozedura erkideari buruzko arautegian ezarritako eran eta kasuetan.

Arkauti, 2013ko otsailaren 1a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

Lehenengoa. Deialdiaren xedea.

Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko euskara probak egiteko deialdia egingo da. Horren edukia maiatzaren 22ko 76/2012ko Dekretuaren eranskinean jasotzen da.

Bigarrena. Aplikazio eremua.

  1. Ertzaintzako karrerako funtzionarioek eta praktiketako funtzionarioek har dezakete parte probetan, maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuaren aplikazio eremuan badaude.

  2. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren Ebazpenen bidez, Hizkuntzaren gaitasuna hobetzeko ikastaroetarako deialdiak egin ziren Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat, hain zuzen, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko derrigorrezko epea ezarri zaienentzat. Ebazpen horien arabera, funtzionariook derrigorrez parte hartu beharko dute deialdi honetako probetan, hauek egin aurretik parte hartutako ikastaroetan mailarik altuena lortu badute.

Hirugarrena. Probak.

Probetan zenbait ariketa egin beharko dira, eta horien helburua izango da izangaiek duten euskararen ezagupena neurtzea. Probetan kontuan hartuko dira maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuko hizkuntzaren gaitasunak, eta halaber, bat etorriko dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritako aginduekin.

Laugarrena. Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko prozesuak bi proba izango ditu.

Idatzizko proba. Proba honetan idatziaren ulermenean eta idazmenean erakutsitako trebetasunak ebaluatuko dira. Trebetasun bakoitza banaka aztertuko da eta trebetasuneko ariketa bat edo gehiago izango dira, horretarako osatutako Epaimahai kalifikatzaileak erabakitakoaren arabera. Azken emaitza «gai» edo «ez gai» izango da eta idatzizko proban; «gai» emaitza lortzeko bi trebetasunak gainditzea ezinbestekoa izango da.

Ahozko proba. Proba honetan ahozkoaren ulermena eta ahozkoa ebaluatuko dira. Trebetasuneko ariketa bat edo gehiago egin ahal izango dira, Epaimahai kalifikatzaileak erabakitakoaren arabera. Trebetasun bakoitzari dagokion kalifikazioa «gai» edo «ez gai» izango da. Ahozko proba gainditzeko ezinbestekoa izango da trebetasun biak gainditzea. Azken emaitza orokorra «ez gai» denean, edozein trebetasunetan lortutako «gai» emaitzek ez dute inolako baliorik izango.

Bosgarrena. Ahozko proba egin ahal izateko, aurkeztuko direnek idatzizko proba gainditu beharko dute.

Deialdi honetan idatzizko proba gainditu dutenak salbuetsita izango dira hurrengo deialdian idatzizko proba hori egitetik, eta zuzenean jo ahal izango dute ahozko proba egitera.

Seigarrena. Eskabideak.

  1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten guztiek eskabidea egin beharko dute saileko intranetaren bitartez «Gurenet», bertan eskuragarri izango den eskabide eredua betez.

  2. Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 15 egun naturalekoa izango da.

    Zazpigarrena. Probetara onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda.

    Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabakiko du probetara onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda. Zerrenda hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko dira.

    Zortzigarrena. Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak.

    Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen Ebazpenaren kontra interesdunek, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bost egun naturaleko epean. Aipatutako erreklamazioak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari bideratuko zaizkio.

    Aipaturiko Ebazpenean, probak zuzendu eta neurtuko dituen Epaimahaiaren izendapena, idatzizko probaren eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

    Bederatzigarrena. Onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda.

  1. Aurreko oinarriak aipatzen duen bost eguneko epea amaitu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak argitaratuko du, ebazpen baten bidez, probak egiteko onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko da.

    Idatzizko proba ezin izango da egin aipaturiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik.

    Hamargarrena. Epaimahai Kalifikatzailea.

  1. Probetarako Epaimahai Kalifikatzailea berezitasun printzipioan oinarrituta izendatuko da, eta karrerako funtzionario edo langile finkoek osatuko dute. Horietariko gehienek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagokien 4. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izango dute.

    Epaimahai Kalifikatzaile hau mahaiburu batez eta hiru bokalez osaturikoa izango da. Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langile batek idazkaritza funtzioak beteko ditu. Beti ere, Epaimahai honetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ordezkari bat izango du.

  2. Kide anitzeko organoen funtzionamenduaren arautegiak zuzenduko du Epaimahaiaren jarduera. Dena den, Epaimahaiak egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, behar duen aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso dezan.

  3. Deialdiaren prozesuan dauden probak garatzea, zehaztea eta ebaluatzea Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio. Epaimahai Kalifikatzaile honek autonomia osoz jokatuko du, eta bere ardura izango da prozedura objektiboa izatea eta deialdiaren oinarriak beteko direla bermatzea.

  4. Epaimahaiaren erabakiak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko dira.

  5. Epaimahai Kalifikatzaile honetan parte hartzeagatik legez ezarritako lansariak jasoko dira.

    Hamaikagarrena. Probak garatzea.

  1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak edo Epaimahai Kalifikatzaileak, eskabide kopurua eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren baliabideak eta zerbitzu beharrak kontuan hartuta, probak zenbat egunetan eta zein tokitan egin erabaki ahal izango du.

  2. Idatzizko probaren inguruko ariketak burutu ostean, Epaimahai Kalifikatzaileari dagokio, Akordio bidez, behin-behineko emaitzak onartzea.Emaitzok «Gai» «Ez gai» kalifikazioa izango dute. Era berean, aipaturiko akordioan zehaztuko dira, ahozko proba egiteko data, tokia eta ordua.

    Behin-behineko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek bost egun naturaleko epea izango dute Epaimahai Kalifikatzailearen aurrean erreklamazioak aurkezteko.

    Epe hori amaituta, erreklamaziorik aurkeztu ez duten izangaien emaitzak behin betiko bihurtuko dira eta aurkeztutako erreklamazioak Akordio bitartez Epaimahai Kalifikatzaileak ebatziko ditu. Akordio honen aurka, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

    Ahozko proba egikaritzeko datarako aurkezturiko erreklamazioak ebatzi ez badira, erreklamazioren bat aurkeztu duten izangaiek ahozko proba burutu ahal izango dute, nahiz eta honek soilik balioa izango duen, baldin eta hautagaia azkenik onartua bada.

  3. Ahozko probari dagokionean, horren aurrean jarri litezkeen erreklamazioen epe eta organo eskudunentzako oinarri honen bigarren atalean ezarritakoa izango da kontuan.

    Hamabigarrena. Behin betiko emaitzen argitarapena.

    Bigarren zatiko proben behin betiko emaitzak onartzen dituen Akordioaren erreferentzia, 1. Hizkuntza-eskakizuna gainditu dutenen Ertzaintzako karrerako funtzionarioei eta praktiketako funtzionarioei dagokiona, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzari aurkeztuko zaio. Akordio hori Zuzendaritzak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean eta Segurtasun Saileko Intranet-ean argitaratuko du.

    Hamahirugarrena. Oinarri-arau hauetan aurreikusten ez diren guztietan, Ertzaintzan Euskararen Normalkuntza arautzen duten otsailaren 24ko 30/1998 Dekretua eta maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretua aplikatuko dira.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik