- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (355/2012-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (355/2012-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 1011
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/01
- Argitaratze-data: 2013/02/22
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (355/2012-E prozedura laburtua) honako ebazpen hauen kontrakoa da: Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario kategorian sartzeko hautaketa prozeduran (apirilaren 2ko EHAA, 78. zk.), Epaimahai Kalifikatzaileak 2012ko abuztuaren 2an hartutako Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duten ebazpenak, 2012-10-04ko eta 2012-09-25ekoa. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegiak administrazio-espediente originala bidaltzeko eskatu duenez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, legezko euren interesen alde egin ahal dezaten.
Arkaute, 2013ko otsailaren 1a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIáN.


