- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko, Bidertu Gestoría Social, S.L. enpresa homologatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko, Bidertu Gestoría Social, S.L. enpresa homologatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1160
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/01
- Argitaratze-data: 2013/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez arautu zen aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa. Dekretuak bi helburu ditu: gizarte-eragileen bitartez enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak sustatzea, batetik, eta aholkularitza-zerbitzuak onak, eraginkorrak eta profesionalak izatea bermatzea, bestetik.
Victoria López Pérez andreak, Bidertu Gestoría Social, S.L. entitatearen ordezkari denez, indarreko arautegian eskatutako agiriak aurkeztu ditu; agiriok aztertuta, ondorioztatu da enpresak 105/2004 Dekretuko 2. artikuluan eskatutako betekizunak betetzen dituela.
Batzorde Ebaluatzaileak egiaztatu du enpresa eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela, hau da, dekretu arautzaileko 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.
Hori dela eta, aurkeztutako eskaera eta agirien balorazioa aztertu ondoren, eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, hauxe
Lehenengoa. Bidertu Gestoría Social, S.L. bost urterako homologatzen da enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta bertan finkatutako baldintzekin.
Bigarrena. Bidertu Gestoría Social, S.L. entitateak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazio hau, indarrean dagoen bitartean.
Lehenengoa. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, eta horretarako hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean dagokion Administrazioarekiko Auzietarako epaitegian, eta horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpena aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 1a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


