- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Diva» ENSaren desegitea eta deuseztapena Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Diva» ENSaren desegitea eta deuseztapena Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1164
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/01
- Argitaratze-data: 2013/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ogasun; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitutako eginkizunak betetze aldera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.
Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan bereziki 13. eta 14. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau
Argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela «Diva» ENSaren (zenbakia: 22; egoitza soziala: Tolosa, Gipuzkoa) desegitea eta deuseztapena, 2013ko otsailaren 1eko egunaz. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko EE.NN.SS.en Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 1a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


