- 109/2013 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearen postutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu109/2013 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearen postutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 37
- Hurrenkera-zk.: 978
- Xedapen-zk.: 109
- Xedapen-data: 2013/02/05
- Argitaratze-data: 2013/02/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 3897/2009 Ebazpenaren bidez, Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerente izendatua izan zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
Lehenengoa. Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2013ko otsailaren 6tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


