- 110/2013 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Santiago Rabanal Retolaza jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerentearen postutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu110/2013 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Santiago Rabanal Retolaza jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerentearen postutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 37
- Hurrenkera-zk.: 979
- Xedapen-zk.: 110
- Xedapen-data: 2013/02/05
- Argitaratze-data: 2013/02/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 1302/2005 Ebazpenaren bidez, Santiago Rabanal Retolaza jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerente izendatua izan zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
Lehenengoa. Santiago Rabanal Retolaza jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerentearen kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2013ko otsailaren 6tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Galdakao-Usansolo Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


