- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 6koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde-bulegoko burua lanpostua izendapen-askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 6koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde-bulegoko burua lanpostua izendapen-askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 35
- Hurrenkera-zk.: 933
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/06
- Argitaratze-data: 2013/02/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen abenduaren 18ko abenduaren 240/2007 Dekretuaren 7.2.n) artikuluan ezarritakoari jarraiki, zeinetan Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari Agentziako lanpostuak betetzeko prozedurak deitu eta ebazteko eginkizuna esleitzen baitzaio, ebazpen honen eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen-prozedura aske bidez betetzeko deialdia egiten da, ondorengo baldintzen arabera:
OINARRIAK
Lehenengoa. Parte hartu ahal izateko baldintzak.
Deialdi honetan parte ahal izango dute karrerako funtzionarioek, ebazpenaren eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeratan izan ezik:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute, ezin izango dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.
Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena. Eskabideak.
Eskabideak Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzara igorri beharko dituzte interesdunek, hamabost egun balioduneko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Eskabide-orrian norberaren datuak eta egungo destinoa jaso beharko dira, bai curriculum vitae-a ere, honako hauek jasota berariaz:
Titulu akademikoak.
Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera azaltzen diren merituak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira, bai eta izangaien arabera, aurkeztea bidezko jotzen diren argitalpen, txosten edo agiriak ere.
Hirugarrena. Ebazpena.
Deialdi hau Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpenaz ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epearen barruan gehienez ere, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen honen aurka, gora jasotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 6a.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.
Izena: Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde-bulegoko burua (kodigoa: U11856, dotazioa: 2).
Lantokia: Uraren Euskal Agentziaren Mendebaleko Kantauriar Arroen Lurralde bulegoa.
Herria: Bilbao.
Kidegoa: X02EU A taldeko kidegoak (EAP).
Destino osagarriaren maila: 29.
Berariazko osagarria: O-A.
Hizkuntza eskakizuna: 3.
Derrigortasun data: ez.


