- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 8koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, beherago zehaztu aginduan aurreikusitako laguntzen 2012. urteko onuradunen zerrenda argitara emateko dena: Agindua, 2012ko apirilaren 10ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez arautzen baitira unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten Gazteek Atzerriko Enpresetan eta Erakundeetan Praktikak egin ahal izateko, «Global Training» deituriko Beken pro - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 8koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, beherago zehaztu aginduan aurreikusitako laguntzen 2012. urteko onuradunen zerrenda argitara emateko dena: Agindua, 2012ko apirilaren 10ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez arautzen baitira unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten Gazteek Atzerriko Enpresetan eta Erakundeetan Praktikak egin ahal izateko, «Global Training» deituriko Beken pro
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 1062
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/08
- Argitaratze-data: 2013/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda. Hori guztia Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2012ko apirilaren 10ean emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen «Global Training» deituriko Beken programa.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau
Artikulua bakarra. Beherago zehaztu aginduan aurreikusitako laguntzen 2012. urteko onuradunen zerrenda argitara ematea, eranskinean agertzen den legez: Agindua, 2012ko apirilaren 10ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez arautzen baitira unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten Gazteek Atzerriko Enpresetan eta Erakundeetan Praktikak egin ahal izateko, «Global Training» deituriko Beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 8a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.
(Ikus .PDF)


