- 145/2013 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Isabel Zuazo Ocamica andrea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari postutik kentzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu145/2013 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Isabel Zuazo Ocamica andrea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari postutik kentzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1253
- Xedapen-zk.: 145
- Xedapen-data: 2013/02/08
- Argitaratze-data: 2013/03/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1280/2011 Ebazpenaren bidez, Isabel Zuazo Ocamica andrea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
Lehenengoa. Isabel Zuazo Ocamica andrea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari postutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2013ko otsailaren 10etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


