- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 11koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko irailaren 5eko Aginduaren babesean emandako laguntzen 2012ko onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2012rako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elika - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 11koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko irailaren 5eko Aginduaren babesean emandako laguntzen 2012ko onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2012rako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elika
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1137
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/11
- Argitaratze-data: 2013/02/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko irailaren 5eko Aginduaren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egin zen, 2012rako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.
Deialdiko laguntzak esleitu egin dira, eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie. Hortaz, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituen urriaren 23ko 187/2007 Dekretuaren 13. artikuluko 4. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da xedapen horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.
Horiek horrela, honako hau
Argitara ematea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko irailaren 5eko Aginduaren babesean emandako laguntzen 2012ko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2012rako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 11.
Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.
(Ikus .PDF)


