- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abenduaren 13ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzak emateko deia egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abenduaren 13ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzak emateko deia egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1208
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/11
- Argitaratze-data: 2013/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Aipatutako aginduaren 12. artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Horren ondorioz, hau,
Lehenengoa. Kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Diru-laguntza horietarako deialdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abenduaren 13ko Aginduaren bidez egin zen. Eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta diru-laguntzen zenbatekoak ere.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 11.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.
(Ikus .PDF)


