- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 12koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdira zuzendutako kreditua agortu dela aldarrikatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 12koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdira zuzendutako kreditua agortu dela aldarrikatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1168
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/12
- Argitaratze-data: 2013/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 13ko Aginduak (azaroaren 20ko EHAA) ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdia egin zuen.
Agindu horren 2. artikuluari jarraituz, bekak ordena jakin bati jarraiki emango dira, espedientea noiz aurkeztu den kontuan hartuta eta ezarritako diru-baliabideak agortu arte. Laguntzontzako beharreko aurrekontuan ez badago xede horretarako kreditu nahikorik eta egokirik, ezetsi egingo dira laguntza-eskabideak, administrazio-ebazpenaren bitartez. Hori dela eta, programa hau indarrean dagoen bitartean diru-laguntzak emateko izendatuta dagoen kreditua agortuz gero, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak administrazio-ebazpen bat emango du, hori jendaurrean jakinarazteko, eta ebazpen horretan, kreditu hori zein egunetan agortu den adieraziko du; ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horren ondorioz,
Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko azaroaren 13ko Aginduak ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdira esleitzen duen aurrekontuaren kreditua 2013ko otsailaren 12an agortu dela jendaurrean jakinaraztea.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kulturako sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz 2013ko otsailaren 12a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.


