- 166/2013 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ana M.ª Salinas Sáez andrea San Eloy Ospitaleko Erizaintzako zuzendari postutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu166/2013 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ana M.ª Salinas Sáez andrea San Eloy Ospitaleko Erizaintzako zuzendari postutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1304
- Xedapen-zk.: 166
- Xedapen-data: 2013/02/13
- Argitaratze-data: 2013/03/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 29ko 1458/1995 Ebazpenaren bidez, Ana M.ª Salinas Sáez andrea San Eloy Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
Lehenengoa. Ana M.ª Salinas Sáez andrea San Eloy Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2012ko irailaren 14tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, San Eloy Ospitaleari eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


