Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko otsailaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, zeinen bidez ebazten baita, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari administrazioarekiko 676/2012 auzi-errekurtsoa zabaltzen zaien administrazio-espedienteak (prozedura arrunta, 98 Legea) igortzea, eta, bestetik, aipatu salan azal daitezen, interesdun izan litezkeenei epea jartzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, zeinen bidez ebazten baita, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari administrazioarekiko 676/2012 auzi-errekurtsoa zabaltzen zaien administrazio-espedienteak (prozedura arrunta, 98 Legea) igortzea, eta, bestetik, aipatu salan azal daitezen, interesdun izan litezkeenei epea jartzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1365
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/02/18
  • Argitaratze-data: 2013/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 98 Legeko 676/2012 prozedura arrunta dela-eta zabaltzen diren administrazio-espedienteak bidaltzeko eskatu du, zein Hitza Sindikatuak aurkeztu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen duen Justizia eta Herri Administrazio Sailaren maiatzaren 8ko 65/2012 Dekretuaren aurka, zehatz esanda, uztailaren 17ko 142/2012 Dekretua, abenduaren 4ko 265/2012 Dekretua, abenduaren 4ko 266/2012 Dekretua eta abenduaren 11ko 274/2012 Dekretua.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu dituen administrazio-espedienteak bidaltzea.

  2. Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

  3. Errekurtso horretan bultzatzen zen administrazio-jarduerarekin lotura zeukaten honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hauek daudela jakinaraztea:

    Administrazioarekiko 648/2012 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta), ELA sindikatuak Justizia eta Herri Administrazio Sailaren maiatzaren 8ko 65/2012 Dekretuaren kontra aurkeztukoa. Dekretu horrek onartu baitzituen Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak. Auzi-errekurtso hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 3. sekzioa bideratzen ari da.

  4. EHAAn argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 18a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.