- 196/2013 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Esther Olaetxea Urizar andrea Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari postutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu196/2013 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Esther Olaetxea Urizar andrea Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari postutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 60
- Hurrenkera-zk.: 1534
- Xedapen-zk.: 196
- Xedapen-data: 2013/02/19
- Argitaratze-data: 2013/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 280/2011 Ebazpenaren bidez, Esther Olaetxea Urizar andrea Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu zuten.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek honako hau
Lehenengoa. Esther Olaetxea Urizar andrea Santa Marina Ospitaleko pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena. Ebazpen hau 2013ko otsailaren 19tik aurrera egongo da indarrean.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Santa Marina Ospitaleari, Galdakao-Usansolo Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON ETXEBERRIA CRUZ.


