- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 20koa, Ur Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, 2/2013 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion DVBU 08/11 administrazio espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 20koa, Ur Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, 2/2013 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion DVBU 08/11 administrazio espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1349
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/20
- Argitaratze-data: 2013/03/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Justizia
Testu legala
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak eskatu du bidal dakiola DVBU 08/11 administrazio-espedientea, 2/2013 prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona. Auzi-errekurtso hori Comunidad de Propietarios Monte Berriaga ECU-k jarri zuen Ur Agentziako zuzendari nagusiaren 2012ko urriaren 10eko Ebazpenaren aurka, zeinen bidez ebatzi baitziren Ur Agentziako zuzendari nagusiaren 2012ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa, eta baita errekurtso horietan hartutako hiru erabakiak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.
Aipatutako espedientean interesdunak epatzea, euren legezko interesen alde egiteko ager daitezen, egoki baderitzote, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako bederatzi eguneko epean.
Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 20a.
Zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


