- 191/2013 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, erretiroa dela-eta Luis de la Torre Muñoz jauna San Eloy Ospitaleko zuzendari Gerente postutik kentzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu191/2013 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, erretiroa dela-eta Luis de la Torre Muñoz jauna San Eloy Ospitaleko zuzendari Gerente postutik kentzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 60
- Hurrenkera-zk.: 1535
- Xedapen-zk.: 191
- Xedapen-data: 2013/02/20
- Argitaratze-data: 2013/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 1441/2005 ebazpenaren bidez, Luis de la Torre Muñoz jauna San Eloy Ospitaleko zuzendari gerente izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
Lehenengoa. Erretiroa dela-eta, Luis de la Torre Muñoz jauna San Eloy Ospitaleko zuzendari gerente postutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2013ko otsailaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, San Eloy Ospitaleari, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


