- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Construcciones Mariezcurrena S.L. enpresari Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera onartzen zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Construcciones Mariezcurrena S.L. enpresari Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera onartzen zaio.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1392
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/21
- Argitaratze-data: 2013/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; eta bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.
Hortaz, Juan Ignacio Mariezcurrena Echeverría jaunak, Construcciones Mariezcurrena S.L., enpresaren izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta elkartean emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda, hau
Lehenengoa. Construcciones Mariezcurrena S.L., enpresak emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, elkarteari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuenak ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.
Bigarrena. Construcciones Mariezcurrena S.L., enpresak aitortza hori erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitortzak indarrean dirauen bitartean.
Lehenengoa. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aipatu aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 21a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


