- 268/2013 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu268/2013 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 67
- Hurrenkera-zk.: 1688
- Xedapen-zk.: 268
- Xedapen-data: 2013/02/22
- Argitaratze-data: 2013/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal zuzendariorde lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren 8. artikuluan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publiko iragartzea erabaki du Zuzendaritza honek. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:
Titulazio akademikoa: A1/A2 Taldeko edozein lizentziatura unibertsitarioren jabe izatea.
Hirugarren hizkuntza eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Lan-esperientzia: 5 urteko esperientzia A1/A2 Taldeei dagozkien eginkizunetan.
Bigarrena. Interesdunek Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek jasotzen dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:
Titulu akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan esperientzia.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu. Bereziki baloratuko dira pertsonen kudeaketarekin zerikusia dutenak, horixe baita Zuzendariordetza honen xedea.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena. Deialdi hau Zuzendaritza Gerentzi honen ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gurutzeta-Barakaldo, 2013ko otsailaren 22a.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


