Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko otsailaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena. Honen bidez, ez da ematen Zierbenako Dikeko parke eolikoa proiektuko lanak hasteko epearen luzapena; proiektu hori Capital Energy Centro Norte SLU sozietateak sustatu zuen, Zierbenako udalerrian (Bizkaia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena. Honen bidez, ez da ematen Zierbenako Dikeko parke eolikoa proiektuko lanak hasteko epearen luzapena; proiektu hori Capital Energy Centro Norte SLU sozietateak sustatu zuen, Zierbenako udalerrian (Bizkaia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1478
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/02/25
  • Argitaratze-data: 2013/03/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez, Zierbenako Dikeko parke eolikoa proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egin zen; proiektu hori Capital Energy Centro Norte SLU sozietateak sustatu zuen, Zierbenako udalerrian (Bizkaia). Ebazpena 2010eko urriaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (192. zk.).

2010eko uztailaren 29ko Ebazpenaren 4. atalean, ondokoa ezartzen du: «Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluaren arabera, 2 urteko iraupena duen proiektua martxan jartzeko epea ezartzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazio hau argitaratzen den unetik kontatzen hasita.»

2010eko uztailaren 29ko Ebazpenaren 4. atalean esaten da, halaber, «organo aginpidedunak hasiera emateko epea luzatu ahal izango du, behar bezala justifikatutako arrazoirik balego».

Capital Energyren idazkiaren bidez (2012ko apirilaren 25eko sarrera-data), Ingurumeneko sailburuordeari eskatu zitzaion Zierbenako Dikeko parke eolikoa proiektuko lanak hasteko epea luzatzeko.

2013ko otsailaren 13an, Ingurumen Sailburuordetzak Energia eta Meategien Zuzendaritzaren idazkia jaso zuen, eta bertan zioen Capital Energy Desarrollo Eólico y Solar SL enpresak atzera egin duela Zierbenako parke eolikoaren administrazio-izapidetzean.

Aintzat hartu da Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoa.

Organo honek du ebazpen hau emateko eskumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren arabera.

Aintzat hartu dira Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua. Horrenbestez, honako hau

  1. Ez luzatzea Zierbenako Dikeko parke eolikoa proiektuko lanak hasteko epea, sustatzaileak atzera egin baitu aipatu proiektuaren administrazio-izapidetzean; betiere, 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoa eragotzi gabe.

  2. Ebazpen honen edukia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari, Zierbenako Udalari eta proiektuaren sustatzaileari jakinaraztea.

  3. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 25a.

    Ingurumeneko sailburuordea,

    JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.