- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 25a, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, enplegu berdearekin lotura duten jarduerak kualifikazio-maila handiko gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzera zuzenduak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen entitate onuradunak zein diren jakinarazten da. 2012ko uztailaren 6ko bilkuran Lanbideko Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez egin zen 2012ko deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 25a, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, enplegu berdearekin lotura duten jarduerak kualifikazio-maila handiko gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzera zuzenduak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen entitate onuradunak zein diren jakinarazten da. 2012ko uztailaren 6ko bilkuran Lanbideko Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez egin zen 2012ko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 64
- Hurrenkera-zk.: 1625
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/25
- Argitaratze-data: 2013/04/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Diru-laguntza publikoak ematerakoan erabili behar den publikotasunaren printzipioa betetzeko, 2012ko uztailaren 6ko bilkuran Lanbideko Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onartu zen enplegu berdearekin lotura duten jarduerak kualifikazio-maila handiko gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzera zuzenduak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen deialdia. Deialdi horren 12.6 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi honen karietara eman diren laguntzen entitate onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak betiere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emate-ebazpenak berariaz eta indibidualki jakinaraztea eragotzi gabe, eta aipatuko da Europako Gizarte Funtsak lagundutako finantzatzea dela, 2007-2013 EGF EAE Programa Eragilearen baitan.
Hori dela eta, hau
Bakarra. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu berdearekin lotura duten jarduerak kualifikazio-maila handiko gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzera zuzenduak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen 2012ko ekitaldiko deialdian onuradun gertatutakoen zerrenda, espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziz (ebazpen honen eranskinean ageri dira). 2012ko uztailaren 6ko bilkuran Lanbideko Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez egin zen 2012ko deialdi hori.
Europako Gizarte Funtsak lagundu du diru-laguntza hauek finantzatzen, % 50ean, 2007-2013 EGF EAE Programa Eragilearen baitan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 25a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ
(Ikus .PDF)


