- EBAZPENA, 2013ko otsailaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena; honen bidez, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2012ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena; honen bidez, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2012ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1410
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/26
- Argitaratze-data: 2013/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia
Testu legala
Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu eta ekipatzeko diru-laguntzak ematen dira (2006ko ekainaren 4ko EHAA, 106. zk.).
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko urriaren 10eko Aginduaren bidez, 2012ko ekitaldirako laguntza horiek eskatzeko deialdia egin zen.
Aipatutako dekretu horren 11.4 artikuluan ezarritakoa betez, eta kasuan kasuko ebazpena banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe, Landa Garapenaren eta Itsasertzaren zuzendariak ebazpena eman du denek jakiteko dekretu horren babesean onuradun izango diren pertsonak nor diren eta diru-laguntzen kopuru osoa zenbatekoa den; ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horrenbestez, ondokoa
Lehenengoa. Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2012ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dekretu horrek nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen ditu.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 26a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendaria,
MARÍA ICIAR ARMENTIA ÁLVAREZ.
(Ikus .PDF)


