Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko otsailaren 27koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez, aldatu egiten da Nets Programaren 2013ko laguntzetarako deialdia aditzera ematen duen 2012ko urriaren 31ko Ebazpena. Deialdi hori Nets Programa arautzen duen Aginduak ezarritakoaren esparruan egin zen (Nets Programa, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak abiarazteko proiektuak egiteko laguntza-programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 27koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez, aldatu egiten da Nets Programaren 2013ko laguntzetarako deialdia aditzera ematen duen 2012ko urriaren 31ko Ebazpena. Deialdi hori Nets Programa arautzen duen Aginduak ezarritakoaren esparruan egin zen (Nets Programa, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak abiarazteko proiektuak egiteko laguntza-programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1282
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/02/27
  • Argitaratze-data: 2013/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2012ko abenduaren 28ko EHAAn (251. zk.), Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2012ko urriaren 31ko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bidez, aditzera eman zen Nets Programaren 2013ko laguntzetarako deialdia, eta, han, eskabideak aurkezteko epea ezarri zen.

Eskabideak aurkezteko epea zabaltzea beharrezko ikusten denez, honako hau

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 27a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

ESTIBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.