Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko otsailaren 27koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez, aldatu egiten da Etorgai Programaren 2013ko laguntzetarako deialdia ezagutarazten duen 2012ko abenduaren 12ko Ebazpena. Deialdi hori, hain zuzen ere, Etorgai Programa arautzen duen Aginduak ezarritakoaren esparruan egin zen (Etorgai Programa, industria ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko laguntza-programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 27koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez, aldatu egiten da Etorgai Programaren 2013ko laguntzetarako deialdia ezagutarazten duen 2012ko abenduaren 12ko Ebazpena. Deialdi hori, hain zuzen ere, Etorgai Programa arautzen duen Aginduak ezarritakoaren esparruan egin zen (Etorgai Programa, industria ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko laguntza-programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1283
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/02/27
  • Argitaratze-data: 2013/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2012ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (251. zk.), Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2012ko abenduaren 12ko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bitartez, ezagutarazi egin zen industria ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko Etorgai Programaren 2013ko laguntzetarako deialdia. Ebazpen horren 2. artikuluko 3. paragrafoan, eskabideak aurkezteko epea finkatu zen.

Eskabideak aurkezteko epea zabaltzea beharrezko ikusten denez, honako hau,

Artikulu bakarra:

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenaren 2. artikuluko 3. paragrafoa aldatzea. Ebazpen horren bitartez, Etorgai Programaren 2013ko laguntzetarako deialdia ezagutarazi zen (Etorgai Programa, industria ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko laguntza-programa). Aldaketaren ondorioz, honela idatzita geratzen da paragrafo hori:

  1. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasi, eta 2013ko apirilaren 12an amaituko da.

Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 27a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.