- 286/2013 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu286/2013 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1758
- Xedapen-zk.: 286
- Xedapen-data: 2013/03/11
- Argitaratze-data: 2013/04/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2013ko otsailaren 5eko EHAAn argitaratu zen (25. zk.), Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 16ko 47/2013 Ebazpenaren bitartez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Susana López Altuna andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 550/2024 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde kargutik kentzen den.
- Ikus: 47/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.


