Euskadi.eus
  • 288/2013 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Javier Arispe Ruiz de Gauna jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

288/2013 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Javier Arispe Ruiz de Gauna jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1759
  • Xedapen-zk.: 288
  • Xedapen-data: 2013/03/11
  • Argitaratze-data: 2013/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu egin da Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 24ko 74/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko otsailaren 11ko EHAAn (29. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Javier Arispe Ruiz de Gauna jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Javier Arispe Ruiz de Gauna jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Erakunde Zentraleko letratu korporatibo postu funtzionalaren 1917 plazaren jabea dena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. Javier Arispe Ruiz de Gauna jauna Arabako Unibertstitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Javier Arispe Ruiz de Gauna jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 11.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON ETXEBERRIA CRUZ.