- 289/2013 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Carlos Zulueta Guridi jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu289/2013 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Carlos Zulueta Guridi jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1760
- Xedapen-zk.: 289
- Xedapen-data: 2013/03/11
- Argitaratze-data: 2013/04/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 24ko 68/2013 Ebazpen bidez egina, 2013ko otsailaren 12ko EHAAn (30. zk) argitaratu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Carlos Zulueta Guridi jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Carlos Zulueta Guridi jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.
JON ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 933/2014 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Carlos Zulueta Guridi jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente, berak hala eskatuta, kargutik kentzen duena.
- Ikus: 68/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten da.


