- 301/2013 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jon Guajardo Remacha jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerente izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu301/2013 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jon Guajardo Remacha jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerente izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1765
- Xedapen-zk.: 301
- Xedapen-data: 2013/03/12
- Argitaratze-data: 2013/04/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu da Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 7ko 118/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko otsailaren 21eko EHAAn (37. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Jon Antonio Guajardo Remacha jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Jon Guajardo Remacha jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Fakultatibo Espezialista Familiako Mediku lanpostu funtzionalaren 1252 plazaren jabea dena, Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerentea lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Jon Guajardo Remacha jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerente izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Jon Guajardo Remacha jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 118/2013 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
- Ikus: 121/2014EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jon Antonio Guajardo Remacha jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzen duena.


