- 302/2013 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Pilar Regúlez Ariño andrea Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu302/2013 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Pilar Regúlez Ariño andrea Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediko izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1766
- Xedapen-zk.: 302
- Xedapen-data: 2013/03/12
- Argitaratze-data: 2013/04/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu da Galdakao-Usansoloko Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 7ko 119/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko otsailaren 21eko EHAAn (37. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, M.ª Pilar Regúlez Ariño andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. M.ª Pilar Regúlez Ariño andrea Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 119/2013 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
- Ikus: 122/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pilar Regúlez Ariño andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzen duena.


