Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko martxoaren 13koa, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 263/2012 Prozedura Laburtuan (Espedientea: PER-054-2012-IV) interesdun izan daitezkeenei prozeduran bertaratzeko dei egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 13koa, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 263/2012 Prozedura Laburtuan (Espedientea: PER-054-2012-IV) interesdun izan daitezkeenei prozeduran bertaratzeko dei egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1557
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/03/13
  • Argitaratze-data: 2013/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bertan behera geratu da Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 263/2012 Prozedura Laburtuan egin behar zen agerraldia. Horrenbestez, errekurtsoaren objektua hedatzeko aukera dagoenez, beharrezkoa da prozeduran interesdun izan daitezkeenei prozeduran bertaratzeko dei egitea.

Aurkaratutako egintza honako hau da: Agindua, Herrizaingoko sailburuarena, 2012ko abuztuaren 23koa, ezetsi egiten duena Segurtasuneko sailburuordearen eta Giza Baliabideetako zuzendariaren 2012ko martxoaren 30ean emandako ebazpen bateratuaren aurka jarritako gorako errekurtsoa. Ebazpen haren bidez, onetsi egiten zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzako lanpostuak betetzeko prozesuan parte hartzera onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, hain zuzen ere 2012ko urtarrilaren 19ko ebazpenaren bidez eginiko deialdia.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko Dekretuaren 14. artikuluak Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza honi esleitzen dizkion eskumenekin bat eginez (471/2009 Dekretua, abuztuaren 28koa, 2010eko azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak aldatutakoa), honako hau

Adierazitako espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bederatzi eguneko epean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den prozeduran bertara daitezen, euren interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 13a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.