- EBAZPENA, 2013ko martxoaren 13koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinen bidez ebazten baita 2012-2013 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko martxoaren 13koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinen bidez ebazten baita 2012-2013 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 62
- Hurrenkera-zk.: 1578
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/13
- Argitaratze-data: 2013/04/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez, aplikatu beharreko irizpideak arautu ziren, eta deialdia, Hezkuntza Administrazioak espresuki erabaki zuela-eta, itunpeko ikastetxeetan ikasketak egiten ari diren ikasleei zabaldu zitzaien.
Lurralde Historikoek egindako proposamenak aztertu eta aipatutako deialdian ezarritako irizpideak aplikatuta, honako hau
Lehenengoa. Deialdiko baldintzak bete dituzten Lurralde Historikoetako ikasleei laguntza ematea.
Ebazpen honen diru-zenbatekoa guztira 2.086.258,27 eurokoa da, honela banaturik:
Araba 267.024,72 euro.
Bizkaia 1.169.835,68 euro.
Gipuzkoa 649.397,87 euro.
Bigarrena. Laguntza horien onuradun diren ikastetxeen zerrenda dagokion Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean argitaratzea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 13a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2013ko martxoaren 13koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2012-2013 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-b
- Ikus: AGINDUA, 2012ko azaroaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikastetxe publikoetan eskolatuta dauden hezkuntza-premia berezietako ikasleentzat eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak deitzen dituena. 2012-2013ko ikasturtea.
- Zuzendutakoa: EBAZPENA, 2013ko urriaren 4koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2012-2013 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia ebazten du


