Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko martxoaren 15ekoa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, 25/2013-C prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PCA-059-2013-VI administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 15ekoa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, 25/2013-C prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PCA-059-2013-VI administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1579
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/03/15
  • Argitaratze-data: 2013/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegiak 25/2013-C prozedura laburtuaren bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko PCA-059-2013-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori Giza Baliabideetako 2012ko irailaren 19ko Ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoa ebatzi zuen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2012ko azaroaren 16ko Ebazpenaren aurka jarri zen. Giza Baliabideetako 2012ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez, bestalde, Herritarren Segurtasuneko eta Ekintzetarako Baliabideen Atalean, Trafiko Atalean, Krimen Gaietarako Poliziaren Atalean, eta Ikuskaritza eta Administrazio Atalean langile-kopurua osatzeko behar diren zerbitzu-eginkizunak esleitu ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

  1. Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.

  2. Prozedura honetako interesdunei epea jartzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen 25/2013-C prozedura laburtuan, euren interesen alde egiteko. Epe hori, hain zuzen ere, 9 egunekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 15a.

    Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

    EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik