- EBAZPENA, 2013ko martxoaren 15ekoa, Kiroletako zuzendariarena, Euskal Karate Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko martxoaren 15ekoa, Kiroletako zuzendariarena, Euskal Karate Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 106
- Hurrenkera-zk.: 2571
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/15
- Argitaratze-data: 2013/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Kultura eta Kirola
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskal Karate Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1989ko irailaren 4an, 164. zenbakiarekin. Orain Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira.
Euskal Karate Federazioak 2012ko urriaren 30ean egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuak aldatzeko erabakia onartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Euskal Karate Federazioaren Estatutuen 1., 11., 15., 21., 26., 27., 30., 31., 36., 51. eta 64. artikuluen aldaketa onartzea eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horiek honela idatzita gelditzen dira:
Zera dioen lekuan:
Hauxe esan behar du:
Zera dioen lekuan:
Lizentziak komunikazioaren teknologiak era egokian aprobetxatzeko moduko baldintza teknikoak dituen euskarri batean, eta Eusko Jaurlaritzak euskarri horiei dagokionean onartutako ezaugarri teknikoekin bat etorriaz igorriko dira.
Lizentziaren agirian ondorengo kontzeptuak jasoko dira:
Nahitaezko aseguruen kuota.
Euskal federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 65a izango da.
Lurraldeko federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 35a izango da.
Federazioaren eremuaz gaindiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko kuota, hala dagokionean.
Lizentziaren agirian, halaber, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 25.4 artikuluan ezarritako edukiak jasoko dira.
Hauxe esan behar du:
Lizentziak komunikazioaren teknologiak era egokian aprobetxatzeko moduko baldintza teknikoak dituen euskarri batean, eta Eusko Jaurlaritzak euskarri horiei dagokionean onartutako ezaugarri teknikoekin bat etorriaz igorriko dira.
Lizentziaren agirian honako kontzeptu hauek jasoko dira:
Nahitaezko aseguruen kuota.
Euskal federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 65 izango da.
Lurraldeko federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 35 izango da.
Federazioaren eremuaz gaindiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko kuota, hala dagokionean.
Klubaren lizentzian bereizi egingo da "Klubaren lehenengo lizentzia" eta "Hurrengo lizentzien" artean, eta euskal federaziorako kuota eta lurraldekoa Batzar Nagusian onartzen dena izango da, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 24.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lizentziaren agirian, halaber, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 25.4 artikuluan ezarritako edukiak jasoko dira.
Zera dioen lekuan:
Lehendakaria eta Zuzendaritza Batzarra hautatzea.
Federazioko kontuak eta aurrekontuak onartzea.
Estatutuak onartzea edo aldatzea.
Zentsura-mozioa onartzea.
Lehiaketa ofizialen egutegia onartzea.
Federazioaren jarduera-plana onartzea.
Federazioaren arautegiak onartzea edo aldatzea.
Ondasun higiezinak izatea, besterentzea eta zergapetzea; maileguak adostea, eta zorraren edo ondare zati alikuotaren tituluak jaulkitzea, estatutu hauetan xedatutakoari jarraiki.
Federazioaren desegitea erabakitzea.
Bere garrantzia dela eta Batzar Nagusiaren oniritzia eskatzen duten beste erabaki guztiak hartzea.
Hauxe esan behar du:
Lehendakaria hautatzea.
Federazioko kontuak eta aurrekontuak onartzea.
Estatutuak onartzea edo aldatzea.
Zentsura-mozioa onartzea.
Lehiaketa ofizialen egutegia onartzea.
Federazioaren jarduera-plana onartzea.
Federazioaren arautegiak onartzea edo aldatzea.
Ondasun higiezinak izatea, besterentzea eta zergapetzea; maileguak adostea, eta zorraren edo ondare zati alikuotaren tituluak jaulkitzea, estatutu hauetan xedatutakoari jarraikiz.
Federazioaren desegitea erabakitzea.
Bere garrantzia dela eta Batzar Nagusiaren oniritzia eskatzen duten beste erabaki guztiak hartzea.
Zera dioen lekuan:
Ez da beharrezkoa izango ikusiko diren gaien dokumentazioa bidaltzea hau web orrian ateratzen bada.
Hauxe esan behar du:
Ez da beharrezkoa izango ikusiko diren gaien dokumentazioa bidaltzea hau web orrian ateratzen bada.
Zera dioen lekuan:
Lehendakariak, Federazioko Lehendakaria ere izango denak.
Lehendakariordeak, Lehendakarien funtzioak hartuko dituena ez badago, edo kargua uzten badu.
Diruzainak.
Batzordekideak. Batzordekide bana egongo da kirol diziplinentzat federazioan eratzen den batzorde bakoitzeko.
Hauxe esan behar du:
Lehendakariak, Federazioko Lehendakaria ere izango denak.
Lehendakariordeak. Gutxienez Lehendakariorde bat egongo da, lehendakariaren funtzioetaz arduratuko dena honen aldi baterako eza edo uztean.
Diruzainak.
Batzordekideak. Gutxienez batzordekide bat egongo da Batzarreko estamentu bakoitzeko, eta batzordekide bat kirol diziplinentzat.
Zera dioen lekuan:
Hauxe esan behar du:
Zera dioen lekuan:
Zentsura mozioa onartzeagatik.
Kideen % 50 baino gehiago hiltzea, edo horiek dimisioa aurkeztea.
Kideen % 50 baino gehiago gaitasunik gabe uztea edo ezgaitzea.
Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.
Zuzendaritza Batzordeko kideek banaka utziko dute kargua ondorengo arrazoiengatik:
Dimititzeagatik ala hiltzeagatik.
Gaitasunik gabe uzteagatik ala gaitasuna galtzeagatik.
Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.
Zuzendaritza Batzordeko kide batek edo gehiagok kargua banaka uzten badute, Lehendakariak horien ordezkoak izendatu ahal izango ditu, eta esleipen horiek Batzar Nagusiak egiten duen lehenengo bileran horretan jakinarazi beharko dira.
Lehendakariak kide berriak gehitu ditzake federazioko Zuzendaritza Batzordera, egoki deritzonean.
Aurreko puntuetan xedatutakoa ezin izango da aplikatu lurralde federazioetako lehendakarien kasuan, eta kargua uzteko arrazoiak dagozkien federazioen estatutuetan ezarritakoak izango dira.
Hauxe esan behar du:
Zentsura mozioa onartzeagatik.
Kideen % 50 baino gehiago hiltzea, edo horiek dimisioa aurkeztea.
Kideen % 50 baino gehiago gaitasunik gabe uztea edo ezgaitzea.
Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.
Zuzendaritza Batzordeko kideek banaka utziko dute kargua ondorengo arrazoiengatik:
Dimititzeagatik ala hiltzeagatik.
Gaitasunik gabe uzteagatik ala gaitasuna galtzeagatik.
Kargua uzteagatik.
Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.
Zuzendaritza Batzordeko kide batek edo gehiagok kargua banaka uzten badute, lehendakariak horien ordezkoak izendatu ahal izango ditu, eta esleipen horiek Batzar Nagusiak egiten duen lehenengo bileran jakinarazi beharko dira.
Lehendakariak kideak kendu eta berriak gehitu ditzake federazioko Zuzendaritza Batzordera, egoki deritzonean, betiere estatutuetan ezarritako kopurua eta osaera errespetatuz.
Aurreko puntuetan xedatutakoa ezin izango da aplikatu lurralde federazioetako lehendakarien kasuan, eta kargua uzteko arrazoiak dagozkien federazioen estatutuetan ezarritakoak izango dira.
Zera dioen lekuan:
Zentsura-mozioa onartzen denean Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek kargua utzi beharko dute, Federazioko Lehendakariak barne, lurralde federaziotako lehendakariek izan ezik, zein Zuzendaritza Batzordean eskubide osoko kide bezala sartuko baitira Zuzendaritza Batzorde berrira.
Hauxe esan behar du:
Zentsura-mozioa onartzen denean Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek kargua utzi beharko dute, Federazioko lehendakariak barne, lurralde federazioetako lehendakariek izan ezik, zein Zuzendaritza Batzordean eskubide osoko kide bezala sartuko baitira Zuzendaritza Batzorde berrira.
Zera dioen lekuan:
Lehendakariaren kargua uzteko arrazoiak ondorengoak dira:
Dimititzeagatik ala hiltzeagatik.
Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 104. artikuluan aurreikusitako zentsura-mozioa onartzeagatik.
Gaitasunik gabe uzteagatik edo gaitasuna galtzeagatik.
Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.
Lehendakariak kargua uzten badu lehendakariordeak ordezkatuko luke. Hau posible izango ez balitz, zuzendaritza batzarrak bere kideen artean lehendakari berri bat hautatuko luke. Hautaketa hau batzarrak egiten duen lehen bileran berretsi beharko da.
Hauxe esan behar du:
Lehendakariaren kargua uzteko arrazoiak honakoak dira:
Dimititzea ala hiltzea.
Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 104. artikuluan aurreikusitako zentsura-mozioa onartzea.
Gaitasunik gabe uztea edo gaitasuna galtzea.
Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiak.
Lehendakariak kargua uzten badu hautaketa berri bati ekin behar izango zaio. Halako kasuan, bere funtzioetan jarraituko du eta Hauteskunde Batzordea hilabete bateko gehieneko epean deitzeari ekingo dio. Aipaturiko epean deialdia ez bada egiten, Batzar Orokorraren kideen % 5 gutxienez ordezkatzen duen edozein taldek, Batzar Orokorra deitu anai izango du.
Zera dioen lekuan:
Klub edota kirol-elkartearen estatutuen fotokopia, zeinak indarrean dauden disposizioen arabera eratuta egongo den (sarrera eta irteera zenbakiak ere azaldu beharko dira).
Lehendakariaren NAN fotokopia eta bere izendapenaren aktaren fotokopia, estatutuetan azaltzen denaren berdina ez denean.
Klaseak emango dituen pertsonak gradu karneta (gutxienez 1. DAN), NAN, eguneratutako lizentzia federatiboa eta bizilekua Euskal Autonomian izango behar ditu.
Klub edota kirol-elkartearen baimena Lehendakariari, eta Eusko Jaurlaritzari honek idatzitako gutuna, non jardueren anpliazioa eskatzen den materia hau sartzeko estatutuetan agertzen ez bada soilik.
Inskripzio inprimakiak bete.
Kuota pertzeptiboak ordaindu.
Hauxe esan behar du:
Klub edota kirol-elkartearen estatutuen fotokopia, zein indarrean dauden xedapenen arabera eratuta egongo baita (sarrera- eta irteera-zenbakiak adierazita).
Lehendakariaren NANaren fotokopia eta haren izendapenaren aktaren fotokopia, estatutuetan azaltzen denaren berdina ez bada.
Klub edota kirol-elkarteak lehendakariari emandako baimena, eta Eusko Jaurlaritzari honek idatzitako gutuna, non gai honen jarduera barne hartzea eskatzen den, estatutuetan hori jasota ez badago.
Inskripzio inprimakiak betetzea.
Derrigorrezko kuotak ordaintzea.
Zera dioen lekuan:
Boluntarioak ere hautatu daitezke, betiere Batzar Nagusira bertaratutako kideen bi herenek onesten badute.
Hauxe esan behar du:
Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, administrazio-bidea amaitzen du eta, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da EAEko Auzitegi Nagusian, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 15a.
Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.


