Euskadi.eus
  • 426/2013 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

426/2013 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2149
  • Xedapen-zk.: 426
  • Xedapen-data: 2013/03/15
  • Argitaratze-data: 2013/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako zuzendariorde lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta OsakidetzaEuskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren 8. artikuluan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publiko iragartzea erabaki du Zuzendaritza honek. Hona hemen:

OINARRIAK

Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  1. Titulazio akademikoa: A1/A2 Taldeko edozein lizentziatura unibertsitarioren jabe izatea.

  2. Hirugarren hizkuntza eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Lan-esperientzia. 5 urteko esperientzia A1/A2 Taldeei dagozkien eginkizunetan.

    Bigarrena. Interesdunek Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek jasotzen dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Esperientzia lanbidean eta kudeaketa sanitarioan.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Prestakuntza mantentze produktiboaren kudeaketan.

    Ezagutzak osasun-instalazioetan (sendagasak, acs-ak eta afh-ak, hozteko eta girotzeko instalazioak)

    Ezagutzak energiaren kudeaketa eraginkorraren arloan (argiztapena, girotzea).

    Ezagutzak industria arloko arauzko ikuskapenaren kudeaketan.

    Esperientzia kalitatea kudatzeko sistemen inplantazioan.

    Prestakuntza laneko arriskuen prebentzioan.

    Prestakuntza ingurumen-kudeaketan, ingurumen-legerian eta hondakinen kudeaketan.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Zuzendaritza Gerentzi honen ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Gurutzeta-Barakaldo, 2013ko martxoaren 15a.

    Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,

    SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik