- 582/2013 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Elena Zabala Uriarte andrea, berak eskatuta, Barrualdeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu582/2013 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Elena Zabala Uriarte andrea, berak eskatuta, Barrualdeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 1780
- Xedapen-zk.: 582
- Xedapen-data: 2013/03/18
- Argitaratze-data: 2013/04/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 1194/1999 Ebazpenaren bidez, Elena Zabala Uriarte andrea Barrualdeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
Lehenengoa. Elena Zabala Uriarte andrea Barrualdeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2013ko martxoaren 31tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Barrualdeko Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON ETXEBERRIA CRUZ.


