- 609/2013 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Santiago Rabanal Retolaza jauna Gurutzeko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu609/2013 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Santiago Rabanal Retolaza jauna Gurutzeko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 2141
- Xedapen-zk.: 609
- Xedapen-data: 2013/03/22
- Argitaratze-data: 2013/05/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertua izan da Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 7ko 116/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko otsailaren 21eko EHAAn (37. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Santiago Rabanal Retolaza jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Santiago Rabanal Retolaza jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Fakultatibo Espezialista Urologiako Mediku lanpostu funtzionalaren 16372 plazaren jabea dena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTENI DU:
Lehenengoa. Santiago Rabanal Retolaza jauna izendatzea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente postua betetzeko.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Santiago Rabanal Retolaza jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 2142/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Santiago Rabanal Retolaza jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen kargutik kentzen duena.
- Ikus: 116/2013 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gurutzetako Unibertsitate ospitaleko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko.


