- 610/2013 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Itziar Larrea Arechabaleta andrea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu610/2013 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Itziar Larrea Arechabaleta andrea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 2142
- Xedapen-zk.: 610
- Xedapen-data: 2013/03/22
- Argitaratze-data: 2013/05/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertua izan da Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 8ko 147/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko martxoaren 7ko EHAAn (47. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Itziar Larrea Arechabaleta andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Itziar Larrea Arechabaleta andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Gainbegirale lanpostu funtzionalaren 21784 plazaren jabea dena, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Itziar Larrea Arechabaleta andrea izendatzea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari postua betetzeko.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Itziar Larrea Arechabaleta andrea zerbitzu berezietan deklaratzea, bere izendapena indarrean sartzen denetik aurrera.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 128/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Itziar Larrea Arechabaleta andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzeko dena.
- Ikus: 147/2013 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa egitekoa.


