- 614/2013 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Elisa Gómez Inhiesto andrea Gurutzeko Unibertsitate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu614/2013 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Elisa Gómez Inhiesto andrea Gurutzeko Unibertsitate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 2143
- Xedapen-zk.: 614
- Xedapen-data: 2013/03/22
- Argitaratze-data: 2013/05/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertua izan da Gurutzetako Unibertistate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 2013ko otsailaren 8ko 144/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko martxoaren 7ko EHAAn (47. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Elisa Gómez Inhiesto andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Elisa Gómez Inhiesto andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Administrazio eta Kudeaketako Zerbitzuburu lanpostu funtzionalaren 21900 plazaren jabea dena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Elisa Gómez Inhiesto andrea izendatzea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari postua betetzeko.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Elisa Gómez Inhiesto andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen duten egunetik aurrera.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 2145/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M. Elisa Gómez Inhiesto andrea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren kargutik kentzen duena.
- Ikus: 144/2013 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko.


