- 615/2013 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jose Luis Elexpuru Markaida jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu615/2013 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jose Luis Elexpuru Markaida jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 2144
- Xedapen-zk.: 615
- Xedapen-data: 2013/03/22
- Argitaratze-data: 2013/05/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertua izan da Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 2013ko otsailaren 12ko 164/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko martxoaren 7ko EHAAn (47. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak <<curriculum vitae>>-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Jose Luis Elexpuru Markaida jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Jose Luis Elexpuru Markaida jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Arlo Korporatiboko Teknikari Arduradun lanpostu funtzionalaren 99 plazaren jabea dena, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Jose Luis Elexpuru Markaida jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Jose Luis Elexpuru Markaida jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 164/2013 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
- Ikus: 124/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jose Luis Elexpuru Markaida jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzen duena.


