- EBAZPENA, 2013ko martxoaren 27koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei laguntzeko programan araututako 2013ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia (Emaitek Programa) argitaratzen zuen 2012ko abenduaren 5eko Ebazpenean egindako aldaketa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko martxoaren 27koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei laguntzeko programan araututako 2013ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia (Emaitek Programa) argitaratzen zuen 2012ko abenduaren 5eko Ebazpenean egindako aldaketa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 61
- Hurrenkera-zk.: 1553
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/27
- Argitaratze-data: 2013/03/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduak zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei laguntzeko programa arautzen du, Emaitek Programa (2008ko urriaren 16ko EHAA, 98. zk.).
Aipatutako agindu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak 2012ko abenduaren 5ean ebazpen bat eman zuen, zeinen bidez argitara ematen baitzen zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei laguntzeko programan araututako 2012ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia (Emaitek Programa); ebazpen hori 2012ko abenduaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 251. zenbakian.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Finantza Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduarekin bat etorriz, abenduaren 5eko ebazpen horren arabera, laguntzak eman ahal izateko behar besteko kreditua egon behar zen Euskal Autonomia Erkidegoaren 2013ko ekitaldiaren Aurrekontu Orokorretan.
Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2013ko ekitaldiaren Aurrekontu Orokorretan azkenean ontzat hartzen den kreditua 2012ko abenduaren 5eko Ebazpenaren 1. artikuluan aurreikusitako zenbatekoa baino txikiagoa bada, hau da, 30.500.000 eurotik beherakoa, kreditu hori aldatzea aurreikusten da, dagoen zenbatekora egokitzeko. Halakorik gertatzen bada, horren berri eman beharko da, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpenaren bidez.
Azaldutako guztiagatik, eta zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei laguntzeko programarako 2012ko abenduaren 5eko Ebazpenean aurreikusitako zenbatekoa dagoen zenbatekora egokitze aldera, eta aipatutako aginduan ezarritako ahalmenez baliaturik, honako hau
Lehenengoa. Aldatu egiten da Zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei laguntzeko programan araututako 2013ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia (Emaitek Programa) argitara ematen duen 2012ko abenduaren 5eko Ebazpenaren 1. artikuluko seigarren paragrafoa, zein honela idatzita geratuko baita:
Helburu hori betetzeko, 25.974.950 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Zenbateko horren % 5 korporazio eta itun teknologikoei emango zaie, eta aipatu aginduaren 5. artikuluko 2. eta 4. paragrafoetan aurreikusitakoa aplikatuko da.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 27a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


