Euskadi.eus
  • 636/2013 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, deialdi publikoa egiten da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariorde lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

636/2013 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, deialdi publikoa egiten da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariorde lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2150
  • Xedapen-zk.: 636
  • Xedapen-data: 2013/04/02
  • Argitaratze-data: 2013/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariorde lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariorde lanpostua, ebazpen honen bidez deitzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeei atxikitako pertsonal finkoak (funtzionarioa, estatutarioa edo lan-kontratuduna) eskatu ahalko du, baita Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Organismo Autonomoetako pertsonal funtzionarioak eta beste edozein pertsonak ere, baldintza hauek betez gero:

  1. Titulazio Akademikoa: B1 taldeko edozein unibertsitate-diplomatura edukitzea.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia: 5 urteko esperientzia edukitzea, B1 taldeko berezko zereginetan.

    Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 2a.

    Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

    JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.